
Sahatsa Dantza Taldea
Azkoitia – Azpeitia
Urola bailarako erdigune ezkutuan, bihotz-bihotzean, Urrestilan emango ditu bere lehen urratsak Sahatsa Euskal Dantza Taldeak 1976.urtean. Gaur egun, Gipuzkoako Azpeitiko eta Azkoitiko gaztez osatua, euskal folklorea ezagutaraztea eta zabaltzea du helburu nagusia eta horretan dihardu tinko eta irmoki.
Emanaldiak
Sahatsa plazan
Mendez mende iraun duten dantza eta musika tradizionalekin eta koreografia berriekin osatutako emanaldi koloretsu eta anitza.
Matalaz
Zuberoako nobleen aurka, nekazariek egindako matxinada arrakastatsua zuzendu zuen elizgizonaren istorioaren antzezpena.
Oi, Lur
Landa-eremuko zeregin eta ohituretan oinarrituz, koreografia erromantiko eta alaiekin osatutako agerpen artistikoa.
